Euskarazko irakaskuntzaren erronkak egun
Laburpena
Elbira Zipitria pedagogoari bere mendeurrenean eskaintzen zaion omenaldi-artikulu honetan, hizpidetzat euskal irakaskuntzaren nolakoa hartuta, nondik gatozen, zertan garen eta nora goazen galdera hirukoitzari erantzuten zaio. Azken hamarkada hauetan bideratu den hezkuntza elebidunean aurrerapauso garrantzitsurik eman bada ere, egiaztatzen da Euskal Herrian oraindik ere erdarazko irakaskuntza nagusitzen dela eta indarrean dagoen hezkuntza elebidunaren eredu honekin espero ziren emaitzak ez direla lortu. Euskarazko irakaskuntza normalizatzea oztopatzen duten egiturazko arrazoiak zein diren ere azaltzen da, horien artean nagusiak izaki, Euskal Herriaren zatiketa politiko-administratiboa, lurralde zati batean euskararen ofizialtasunik eza eta ikasleria euskalduntzeko hezkuntza elebidunaren ezina. Aterabideak? Hasteko borondate politikoa, nahi izatea, alegia, eta bitarteko egokiak jartzea. Eta eskola-hizkuntzari dagokionez, D eredua finkatzea.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2006 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2006-09-18
Aipuak nola egin
Iztueta Armendariz, P. (2006). Euskarazko irakaskuntzaren erronkak egun. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (58), 89–102. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4211