Identitate kulturala eta boterea

Egileak

  • Paulo Iztueta Armendariz

Laburpena

Identitate sozialaren eta boterearen arteko harremanak aztertzera dator saio hau, betiere gogoetaren muintzat gaur egungo euskal arazoaren kasu espezifikoa hartuta. Gizakiaren gizarteratzetik abiatuta planteatzen da identitate soziala, eta horren lorpena etengabeko prozesu gisa ulertzen da nola maila indibidualean hala kolektiboan. Era berean, botereak identitate nazionalarekin duen zuzeneko harremana bi mailatan gertatzen dela baieztatzen da, ez bakarrik subjektuen arteko elkarrekintzen mailan, baita norberarengandik at dauden egiturazko harreman-sare objektiboen mailan ere, eta bereziki azken horretan, gure azturak hor baitoaz mamitzen aldioro. Azkenean, azpimarratzen da pedagogiak praktika askatzailearekin eta etikarekin duen zerikusia, pentsatuz balio etikoetan oinarritutako heziketa dela gizarte gizatiarrago eta  zuzenagoa eraikiz joateko berme nagusia.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2003-12-31

Aipuak nola egin

Iztueta Armendariz, P. (2003). Identitate kulturala eta boterea. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (47), 97–110. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4132

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak