Nazio-arazoaren pedagogia: Irlandatik Euskal Herrira

Egileak

  • Paulo Iztueta Armendariz

Laburpena

Artikulu honetan egileak Irlandaren historiari gainbegirada eskaintzen dio, XII. mendetik hasi eta gure egunetara arte, baina bereziki XX. mendeko gertakizunetan pausatuz begirada. Gero 1998ko apirilean Belfasteko Stormonteko jauregian Erresuma Batuko eta Irlandako gobernu-ordezkariek eta Ipar Irlandako alderdi politikoek izenpeturiko bake-akordioa aztertzen da xeheki, lau punturen garrantzia azpimarratuz: autodeterminatzeko eskubidearen onarpen baldintzatuak, esparru juridikoaren ezarpenak, talde paramilitarren dekomisioak, presoen askatzeak eta Ipar Irlanda berrantolatzeko herri-kontsultak. Azkenik, Irlandaren bideak Euskal Herriari irakats diezaiokeena aztertzen da, are Euskal Herrian negoziaketarako gutxienezko puntuak izango liratekeenak zehaztuz.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1998-04-12

Aipuak nola egin

Iztueta Armendariz, P. (1998). Nazio-arazoaren pedagogia: Irlandatik Euskal Herrira. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (27), 83–105. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3998

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak