'Irurac Bat' Konferentzien hezkuntza- eta kultura-proiektuak

Egileak

  • Jurgi Kintana Goiriena

Laburpena

XIX. mendean zehar Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Diputazioetako ordezkariak Konferentzia izeneko batzarretan elkartzen ziren aldian-aldian, hiru probintzien politikak koordinatzeko asmoz. Artikulu honetan, Konferentzia haien aktak aztertuz, hezkuntza eta kulturaren arloan aurkeztu eta garatu zituzten ekimen bateratuak analizatzen dira, 1839-1868 arteko epeari dagokionez. Hola ondoriozta daiteke Konferentziak aski eraginkorrak izan zirela hiru probintzien eskumenak, hala nola hezkuntzaren arlokoa, Espainiako gobernuaren saio unitaristen aurrean defendatzeko. Baina, aldiz, batzar haiek eraginkortasun urria izan zuten, hitz eta asmo onetatik harago, hiruren artean hezkuntza- eta kultura-ekimen bateratuak gauzatzeko orduan.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2005-12-31

Aipuak nola egin

Kintana Goiriena, J. (2005). 'Irurac Bat' Konferentzien hezkuntza- eta kultura-proiektuak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (55), 31–46. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4191

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak