Galdegai-lekua testu-hastapenetan (eta II) (Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira liburuan)
Laburpena
Bigarren artikulu honetan, lehenengoan legez, helburu bi dauzkat: batetik, eta nagusitzat, Sebero Altubek emaniko legea galdegaiari buruz —galdegaia paratu behar da aditz aurrean— ez dela egokia hasiera-perpausetan (aztertuko dut zenbatetan betetzen den legea eta zenbatetan ez); bigarren helburutzat, sekundariotzat, gura dut manipulatu hasiera-perpausak, beste hurrenkera batean sekuentziatu osagaiak, tokiz aldatu batez ere aditza eta galdegaia; eta, horrela, aztertu zeintzuk sekuentzia, osagai hurrenkera, irakurtzen diren errazen edo nekezen, eta zergatik. Baina bigarren artikulu honetan, beste liburu bat daukat aztergai: Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia, J. I. Iztuetak idatzia, M. J. Ezeizabarrenak atondua eta Euskal Editoreen Elkarteak argitaratua.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2003 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.