J. Piaget eta Soziologia
Laburpena
Giza eta gizarte-zientzien alorrean behin ere ez gara geldituko ezagutza egiteko modu eta baliabide egokienez galdetzen. Plantea- mentu arrakastatsuak egon izan dira eta badaude, baina diziplinarteko aukera norbaitek eraginkortasunez erabili izan badu, hori J. Piaget izan da. Honela bada, nahiz eta artikulu honetan soziologia egiteko mol- deari zer ekarri dion bereziki aipatu, hau guztia ez dabil filosofia, pe- dagogia, antropologia edo psikologia diziplinetatik ere hain urrun. Zer- gatik ailegatu zen soziologiara agertzen digu berak. Baita soziolo- giaren erabilpena partziala izan zela ere. Baina ez zela izan arinkeria esan dezakegu. Giza eta gizarte-jakintzetarako egiazko arrazoibidea aurkitzearen aldeko erronka egin zuen. Horrela, ezagutza soziologi- koaren definizioa proposatu zigun. Azalpen soziologikoen eta psikolo- gikoen arteko lotura objektu bera edukitzean datzala ere baieztatu zuen. Epistemologia bat eraiki daitekeela haurraren pentsamendu- -prozesuaren ereduan defenditu zuen. Inhibizioaren interpretazio adierazgarria seinalatu zuen. Bestalde, bere sozializazio-ikuspegiak mugimendu sozialen eginkizunen ildora garamatzala esan dezakegu. Lege orokorrak lortu nahia xede egin zuen.Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2003 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2003-05-23
Aipuak nola egin
Apalategi Begiristain, J. (2003). J. Piaget eta Soziologia. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (44), 87–98. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4111