Bizkaitar eta gipuzkoar nekazariak 1718ko matxinadan

Egileak

  • Xabier Lamikiz

Laburpena

1718ko errege-agindu baten eraginez barnealdeko aduanak kostaldera eraman zirenean, hainbat bizkaitar eta gipuzkoarrek, lekualdatzea foruen aurka zihoala-eta, protestatzeko matxinadaren bideari heltzea erabaki zuten. Matxinatuen gehiengoa hiribildu garrantzitsuenen inguruko herrietako nekazariak izan ziren. Foruei egiten zitzaien erasoa al zen matxinadaren bultzatzaile bakarra? Badirudi foruenganako atxikimenduaz gain, lurjabetzaren banaketak, urte horietako uzta txarrek edo kontrabandoaren garrantziak zeresan handia izan zutela gertakizun horietan. Matxinadaren irudia, horrela, lehen begirada batean dirudiena baino nahasiagoa litzateke. Artikulu honetan azterketa sakonagoa merezi duen zenbait galdera planteatu nahi da.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2000-08-14

Aipuak nola egin

Lamikiz, X. (2000). Bizkaitar eta gipuzkoar nekazariak 1718ko matxinadan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (33), 21–41. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4041

Zenbakia

Atala

Artikuluak