Aguraingo udal-bihitegia Antzinako Erregimenaren krisian, 1765-1840

Egileak

  • Xabier Lamikiz

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.98.2016.3

Gako-hitzak:

Aleen merkataritza · Industriaurreko nekazaritza · Janari- urritasuna · Udal-bihitegi

Laburpena

Industriaurreko nekazaritza produktibitate txikikoa zen eta aleen merkatua integrazio-maila eskasekoa. Horregatik urrialdiak nahiko gertaera arruntak ziren. Udal-bihitegiak urrialdioi aurre egiteko eta ekoizpena sustatzeko sortu ziren Monarkia Hispanikoan zehar, eta bide batez bake soziala bermatzeko ere. Haien lana bereziki garrantzitsua izan zen 1765 ondoren: lehenik 1765ean ezarritako aleen merkataritza-askatasunak penintsulan zehar hornikuntza-arazoak sortu zituelako; eta, bigarrenik, XVIII. mende bukaerako ekoizpen-geldialdiak eta gerrek egoera ekonomikoa eta soziala nabarmen okertu zutelako, konbentzioz Antzinako Erregimenaren krisia deitzen duguna piztuz. Artikulu honetan Aguraingo udal-bihitegiak krisi horren garaian izan zuen eraginkortasuna aztertzen dugu. Besteak beste, nekazariei mailegatutako garia bertako gari-ekoizpen osoarekin alderatzen dugu.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2016-08-01

Aipuak nola egin

Lamikiz, X. (2016). Aguraingo udal-bihitegia Antzinako Erregimenaren krisian, 1765-1840. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (98), 55–77. https://doi.org/10.26876/uztaro.98.2016.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak