Mugimendu sozialak eta demokrazia Euskal Herrian: intsumisioa eta ekologismoa

Egileak

  • Pedro Ibarra Güel
  • Iñaki Barcena Hinojal
  • Mario Zubiaga Garate

Laburpena

Euskal Herriko mugimendu sozialek, ekologista eta antimilitarista adibide, demokratizaziorako joera bultzatu dute beren argudio zein ekintzen bitartez. Laurogeita hamarreko hamarkadaren azken urteotan, besteak beste, oraindik amaitzeke dagoen gatazka nazionalaren eraginez, Euskadiko aukera politikorako egiturak hertsirik dirau. Hala izanik ere, mugimendu ekologistaren zenbait eskakizunek instituzioen demokratizazioa bultzatu dute.

Prozedura mailan ez ezik, gizarte arloan ere balio demokratikoak indartu dituztela dudarik ez dago; malgutasuna eta tolerantzia, bereziki. Azkenik, intsumituen mugimenduak, edukien inguruko eskakizunak plazaratuz, instituzioen jarrera itsuari kontra egin dio, gizartearen gehiengoak onartzen ez duen derrigorrezko soldadutzaren inposaketak dakarren demokraziaren ukatzea salatuz.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1995-07-14

Aipuak nola egin

Ibarra Güel, P., Barcena Hinojal, I., & Zubiaga Garate, M. (1995). Mugimendu sozialak eta demokrazia Euskal Herrian: intsumisioa eta ekologismoa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (14), 99–125. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3818

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak