Porto Alegreko (Brasil) aurrekontu parte-hartzailea: hirugarren bidea, hirugarren mundua?

Egileak

  • Iñaki Barcena Hinojal

Laburpena

Brasil eta bereziki Porto Alegre hiria erreferentzia-puntu sendoa izan da azken hamabost urteotan demokrazia parte-hartzailearen ikertzaileentzat. Porto Alegreko alkate petista baten hitzak erabiliz, orain arte burututako esperientzia iraultzaileek, nahiz eta hasieran desberdintasun sozialak gutxitzeko asmatuak izan, azken batean aldatu duten gauza bakarra izan da «gutxi batzuen ugaritasunaren mundua, gutxi guztientzako munduaren truke». Bere ustez, Estatua ez da hobetu, demokrazia ez da sakondu eta parte-hartze politikoa ere ez. Herritarren kontzientzia-maila ez da altxatu eta ez zaio onartu gizartearen katebegi sentitzea. Ez da zapalkuntza amaitu ezta egoismoa, arrazismoa eta sexismoa ere. Ideal duinetan oinarrituta baziren ere, iraultza horiek ez zituzten beren helburuak lortu. Eta gure galdera da: azken hogei urteotan, Latinoamerikatik heldu zaizkigun parte-hartze politikoaren formula berriak zertara datoz, gatazka sozio-politikoak saihestera ala gatazka birplanteatzera?

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2005-07-27

Aipuak nola egin

Barcena Hinojal, I. (2005). Porto Alegreko (Brasil) aurrekontu parte-hartzailea: hirugarren bidea, hirugarren mundua?. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (53), 99–117. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4170

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak