Zer egin paziente baten behar klinikoak asetzeko sendagaiak osasun-sistema publikoko farmazia-prestazioaren barruan ez badaude?
PDF

Gako-hitzak

fitxa teknikoz kanpoko erabilera
atzerriko sendagaia
sendagaien erabilera errukiorra

Aipuak nola egin

Garcia de Andoin Barandiaran, J., Umerez Igartua, M., Ercilla Liceaga, M., Landa Alberdi, J., Leunda Eizmendi, L., Urretavizcaya Anton, M., & Lizardi Mutuberria, A. (2021). Zer egin paziente baten behar klinikoak asetzeko sendagaiak osasun-sistema publikoko farmazia-prestazioaren barruan ez badaude?. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(1). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/366

Laburpena

Pazientearen behar kliniko konkretu baten aurrean osasun-sistema publikoko farmazia-prestazioaren barruan ez dagoen sendagairen baten beharra egon daiteke. Behar hori betetzeko hainbat aukera daude: fitxa teknikoz kanpoko erabilera (FTKE), atzerriko sendagai gisa eskuratzea, ikerketan aztergai dauden sendagaien erabilera errukiorraedo saiakuntza kliniko batean parte hartzea. Kasu horietan, eskaera berezi bat luzatu behar zaio Sendagai eta Osasun Produktuen Espainiar Agentziari (SOPEA) edo/eta ospitaleko agintariei. Aurkeztu beharreko txostenetan garbi azalduko da sendagaiaren behar ezinbestekoa eta gaixoaren baimen informatua lortzea ere derrigorrezkoa da.


PDF