Alboko esklerosi amiotrofikoa
PDF

Gako-hitzak

alboko esklerosi amiotrofikoa
gaixotasun neurodegeneratiboa

Aipuak nola egin

Landa Alberdi, J., Leunda Eizmendi, L., Ercilla Liceaga, M., Umerez Igartua, M., Lizardi Mutuberria, A., Garcia de Andoin Barandiaran, M. J., & Urretavizcaya Anton, M. (2019). Alboko esklerosi amiotrofikoa. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 3(2). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/275

Laburpena

 

Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) izeneko gaitza gaixotasun neurodegeneratiboen barruan kokatzen da eta garuneko zein bizkar-muineko motoneuronen galera progresiboa eta selektiboa dira bere ezaugarri nagusiak. Horren ondorio zuzena da giharren ahultasuna, paralisia eragiteraino irits daitekeena, gorputz-atal batetik bestera igaroz. Ahozko komunikazioan, irenstean, mugitzeko autonomian eta arnasketan izan dezake eragina. Bestalde, sentsibilitatea, esfinterren kontrola eta begietako muskulaturaren aktibitatea ez dira galtzen. Gaitz sendaezina da, eta egun, gaitzaren bilakaera atzeratzen duen farmako bakarra dago merkatuan: erriluzola. Bizi-itxaropen laburra du, diagnostikoaren unetik 4-5 urtera hiltzen baitira gaixo gehienak.


PDF