Be[di]girada proiektua: humanismo digitalaren lanketa filosofikoa hezkuntzan sustatzeko ikerketa

Egileak

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.127.2023.4

Gako-hitzak:

Humanismoa, Transhumanismoa, Posthumanismoa, Filosofia, Digitalizazioa, Hezkuntza, Wikipedia

Laburpena

Be[di]girada proiektuaren jatorria humanismoaren klabe teorikoak ezagutzea eta gizartean sortzen dituen dilemak identifikatzea izan da, azken urteetan izaten ari den bilakaera teknologiko eta digitala oinarri hartuta. Identifikaziorako, humanismoaren inguruko berrikuspen bibliografikoa eta digitalizazioaren ikuspegi poliedrikoa eraikitzeko eztabaida-taldeak egin dira. Bi iturri horietatik jasotako datuak alderatuta, egungo garapen teknologikoak, digitalak bereziki, sorrarazi dituen galderak, kezkak eta arazoak bildu dira, dilema gisa. Ondorio nagusi gisa, azpimarratu daiteke ezinbestekoa dela etorkizuneko belaunaldiengan digitalizazioaren eta garapen teknologikoaren ikuspegi kritikoa sustatzea, teknologiaren garapenak eragindako erronka berriei erantzuteko. Hortik abiatuta, Wikipedia baliabide librea oinarri hartuta, bertan dilema filosofikoen lanketarako ataria sortu da, hezkuntzan aplikatzeko baliabide eta gida didaktiko batekin.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2023-11-30

Aipuak nola egin

De la Iglesia Ganboa, E., Arroyo Sagasta, A., Zubizarreta Pagaldai, A., & Sanchez Murueta, A. (2023). Be[di]girada proiektua: humanismo digitalaren lanketa filosofikoa hezkuntzan sustatzeko ikerketa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (127), 59–80. https://doi.org/10.26876/uztaro.127.2023.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak