Kirol-kanpainetan genero-ikuspegia ebaluatzeko adierazleen proposamena

Egileak

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.127.2023.3

Gako-hitzak:

Genero-ikuspegia, Jarduera fisikoa, Kirol-kanpainak

Laburpena

Emakumeen artean jarduera fisikoa eta kirola (JFK) sustatzen duten programak garatzea garrantzitsua da. Ikerlan honetan  emakumeentzako kirol-kanpainetan genero-ikuspegia txertatzeko erabiltzen diren adierazleak identifikatu eta horiekin ebaluatzeko adierazleen proposamena egin da. Horretarako, literaturaren berrikuspen narratiboa egin da eta hautatutako dokumentuek inklusio-irizpide hauek bete dituzte: emakumeei zuzendutako JFKaren kanpainak aztertzen dituzten lanak izatea, edo/eta ahalduntzea edo/eta genero-ikuspegia helburu izatea, eta dokumentu publikoak izatea. Aurkitu diren dokumentuak 65 izan dira eta irizpideak bete dituztenak 32. Edukien analisia egiteko kategoria-sistema sortu da eta azterketa bukatu ondoren genero-ikuspegiaren araberako adierazleen proposamena garatu da. Ondorioztatu da emakumeentzako kirol-kanpainen beharra dagoela, baita sortzen diren kanpaina horien ebaluazioa egitekoa ere, horretarako artikulu honetan proposatzen den ebaluazio-tresna erabiltzea gomendatuz.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2023-11-30

Aipuak nola egin

Bastarrica, O., Eizagirre-Sagastibeltza, O., Fernandez-Lasa, U., Martinez-Abajo, J., Cayero, R., & Vizcarra, M. T. (2023). Kirol-kanpainetan genero-ikuspegia ebaluatzeko adierazleen proposamena. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (127), 45–57. https://doi.org/10.26876/uztaro.127.2023.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak