Estatuen arteko mugaren eragina Garazi ibarreko euskaran

Egileak

  • Alexander Artzelus Muxika

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.6

Gako-hitzak:

Soziolinguistika, Dialektologia, Muga politikoa, Hizkuntza-aldakortasuna

Laburpena

Lan honen helburua da izartzea muga politikoak euskararen hizkuntzaaldakortasunean duen eragina. Horretarako, Garazi ibarreko euskara aztertu dugu, muga politikoak erdi-erditik zatitzen baitu: Luzaide herria Espainiako estatuan dago, eta gainerako herriak, berriz, Frantziako estatuan. Lana aitzina eramateko, geografia eta adina aldagai sozialak kontuan hartu ditugu, eta 7 hizkuntza-aldagai, arlo fonikokoak eta morfologiakoak. Gure hipotesia da adinekoen artean batasun linguistikoa dela nagusi mugaren alde banatan. Gazteen artean, ordea, muga politikoa hizkuntza-muga bihurtzen ari delakoan gaude, frantsesaren/gaztelaniaren eta Iparraldeko batuaren/Hegoaldeko batuaren eraginez. Datuek hasierako hipotesia frogatu dute. 48 lekukoren informazioa jaso dugu ordu eta erdi-bi orduko elkarrizketa erdi-gidatuen eta libreen bidez. Datuak aztertzeko, Mixed Logistic Regression analisi estatistikoa gauzatu dugu R programaren bidez.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2022-12-02

Aipuak nola egin

Artzelus Muxika, A. (2022). Estatuen arteko mugaren eragina Garazi ibarreko euskaran. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (123), 109–145. https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.6

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak