Euskal inesibo singularraren diakronia eta berreraiketa-metodoaren dibulgazio-saio bat
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.111.2019.3Gako-hitzak:
Euskal inesibo singularra, Berreraiketa, Epentesia, Neptunoren aurkikuntzaLaburpena
Euskal inesibo singularrean -e- epentetiko irregular bat dugu kontsonante-bukaera duten hitzetan (cf. lanean, hitzean...). Hori azaltzeko, inesiboa -gan berreraiki behar zela proposatu zuen Jacobsenek (1977). Artikulu honek proposamen horren aurkako argudioak biltzen ditu eta erakusleen gramatikalizazioan oinarrituriko hipotesi alternatibo bat plazaratzen du. Era berean, artikulu honek paralelo metodologiko bat ezartzen du astronomiaren alorreko auzi batekin: Uranoren orbitaren irregulartasunen azterketak Neptunoren aurkikuntzara eraman zuen. Irregulartasunen balio metodologikoa nabarmentzen du artikulu honek, are urrutiko esparru zientifikoetan ere.
Deskargak
Los datos de descargas todavía no están disponibles.
Downloads
Argitaratua
2019-12-05
Aipuak nola egin
Manterola Agirre, J. (2019). Euskal inesibo singularraren diakronia eta berreraiketa-metodoaren dibulgazio-saio bat. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (111), 41–51. https://doi.org/10.26876/uztaro.111.2019.3
Zenbakia
Atala
Artikuluak