GAILU ARTISTIKOAK. Makina sozialak, teknologia bigunak eta arte-praktika garaikideak
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.100.2017.2Gako-hitzak:
Arte garaikidea, Teknologia bigunak, Performatibitatea, Portaera sozialaLaburpena
Gaur egun, gizarteak eratzen dituen egitura konplexuak ikusarazteko eta horiengan eraginak sortzeko beharra dago. Historiaren luze-zabalean izan duen garapenean, arteak errealitate ohargaitzak irudikatzeko gaitasuna erakutsi du. Gaur egungo artean, ingurukoa irudikatzeaz aparte, agente artistikoek arteak testuinguruan eragiteko duen gaitasunaz eta helburu horren egokitasunaz eztabaidatzen dute hainbat forotan. Testu honek azaltzen du artea nola saiatzen den makineria sozialak ulertzen, azalarazten eta horiekin elkarreragiten. Horretarako, ikerketak teknologia bigunez hausnartzen du, hau da, zientzia sozialekin loturiko teknologiez: portaerazko kodeak, hezkuntzako metodologiak, komunikazio-erak, lan-antolakuntzaren ereduak, ordutegietako egituraketak... Hala, ikerketa honen helburua da arte garaikideak makineria sozialak eragiteko erabili ahal dituen teknologia bigunak azalaraztea.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2017 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.