Nazio-identitatea eta erreferentzialtasuna EiTBn: Gaur Egun albistegiaren kasua
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.90.2014.4Gako-hitzak:
Euskal Telebista · Albistegia · Nazio-erreferentzialtasunaLaburpena
Euskal Telebistako informazio-programetan islatzen diren nazio-identitatearen erreferentziak aztertzen dira lan honetan. Ikerketa burutzeko, Juan Jose Ibarretxe jeltzalea eta Patxi Lopez sozialista EAEko lehendakariak izan ziren garaietako Gaur Egun albistegiak hartu dira oinarri. Euskal Herriaren kontzeptua, lurraldetasunari buruzko ahozko aipamena eta haren iruditeria infografia eta mapetan ikertu dira, hedabide publikoak bi agintaldi horietan aireratu dituen albistegien ezaugarriak eta haien arteko diferentziak nabarmentze aldera. Lan honen ondorio nagusia hauxe dugu: Lopez lehendakariaren agintaldian Euskal Telebistak ekoitzitako albistegietako berrietan areagotu egiten da nazio-identitate espainiarraren erreferentziak agertzeko joera.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2014 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.