Enuntziatu parentetikoen balio polifonikoa Koldo Mitxelenaren prosan

Egileak

  • Agurtzane Azpeitia Eizagirre

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.84.2013.3

Gako-hitzak:

Enuntziatu parentetikoa · Polifonia-gertakaria · Dialogizitatea · Heterogeneotasuna

Laburpena

Artikulu honek bi helburu ditu: a) enuntziatu parentetikoek esataria bikoiztu eta ahots (eta ikuspegi) ezberdinak bere diskurtsoan sartzeko Koldo Mitxelenari egitura egokiak gertatzen zaizkiola aztertzea eta adibideen bidez frogatzea batetik; b) enuntziatu parentetikoen balio polifoniko hori, hondarrean, esatariaren argudiatzean aurrera egiteko estrategia eraginkorra gertatzen zaiola agerian jartzea bestetik. Izan ere, aztergai izango dugun egitura honi esker, aldi berean bi diskurtso zati gurutzatuko dira eta, ondorioz, bi interpretazio-lerrori ateak irekiko zaizkio. Horietako batek, parentetikoaren egitura daramanak, esatariaren argudiatze-haria norabideratuko duela ikusiko dugu.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2013-03-01

Aipuak nola egin

Azpeitia Eizagirre, A. (2013). Enuntziatu parentetikoen balio polifonikoa Koldo Mitxelenaren prosan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (84), 67–87. https://doi.org/10.26876/uztaro.84.2013.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak