Hondakinen kudeaketa: autonomia-erkidegoen arteko ezberdintasunak

Egileak

  • Juan Carlos Aldasoro Alustiza
  • Maria Luisa Cantonnet Jordi

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.80.2012.6

Gako-hitzak:

Hondakinak · Araudia · Kudeaketa · Autonomia-erkidegoak.

Laburpena

Administrazio publikoak gero eta kezkatuago daude baliabide kopuru handiak xahutzeak sortzen dituen diru-galerak direla-eta. Bestalde, autonomia-erkidegoek, sortzen diren hondakinen inguruan, enpresei ezartzen dizkieten exijentziak ez dira berdinak izaten. Azterlan honek  agerian jarri du autonomia-erkidego bakoitzean enpresa batek dituen lantokien eta kokapenaren arabera, hondakinak kudeatzeko tramite ezberdinak bete behar dituela. Berton, autonomia-erkidegoek hondakin gutxi sortzen dituzten ekoizleei ezartzen dizkieten exijentzien erkaketa azaltzen da (urtero 10 tona baino gutxiago ekoizten dituztenak, alegia). Horretarako, autonomia-erkidego bakoitzeko hondakinen kudeaketari dagokion araudia aztertu da eta ondorio honetara iritsi gara: Euskadik arlo honetan beste erkidego batzuek baino exijentzia-maila altuagoa du.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2012-03-08

Aipuak nola egin

Aldasoro Alustiza, J. C., & Cantonnet Jordi, M. L. (2012). Hondakinen kudeaketa: autonomia-erkidegoen arteko ezberdintasunak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (80), 109–121. https://doi.org/10.26876/uztaro.80.2012.6

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak