Itsas bazterreko espazio urbanoa eraikitzen: arkitektura, eskultura eta hiri-altzariak Donostiako badian
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.75.2010.1Gako-hitzak:
Hiri-paisaia · Donostia · Itsas bazterra · Arkitektura · Eskultura · Hiri-altzariak.Laburpena
Donostiako adibideak kostako espazio urbano eta itsas bazter enblematikoetara eramango gaitu, denboraren eta kulturaren eraldaketaren poderioz taxuturiko Euskal Herriko itsasertzeko hiri-paisaietan barneratuz. Toki horietan guztietan eskala handienetik txikienera hirigintzak, arkitekturak, arteak (eskultura publikoak) eta hiri-altzariek izan dute zeresan oso nabarmena. Hortaz, Kontxako badiaren ingurumarian pausatuko dugu gure begirada, aipatu elementuek agertoki paradigmatiko nabarienetakoa izan duten ur-bazterrean.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2010 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2010-12-19
Aipuak nola egin
Lekerikabeaskoa Gaztañaga, A., & Vivas Ziarrusta, I. (2010). Itsas bazterreko espazio urbanoa eraikitzen: arkitektura, eskultura eta hiri-altzariak Donostiako badian. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (75), 5–33. https://doi.org/10.26876/uztaro.75.2010.1