Sorkuntza artistiko, heziketa eta ikerketaren arteko gatazka. Eskulturaren baitako gogoeta batzuk goi-mailako arte-hezkuntzan erroturik

Egileak

  • Isusko Vivas Ziarrusta
  • Amaia Lekerikabeaskoa Gaztañaga

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.99.2016.1

Gako-hitzak:

Artearen irakaskuntza · Praktika artistikoa · Artearen arloko ikerkuntza akademikoa · Eskultura · Arte Ederren goi-mailako erakundeak · Metodologiak

Laburpena

Arte plastikoak beren sormen-eremuan eta testuzkoa ez den materialtasunez gorpuzten diren neurrian, zalantzan jartzen dugu Arte Ederretako unibertsitate-ikasketen hirugarren zikloak tesi batean amaitu behar izatea. Halere, tesi bat jakintza-arloa aberasteko baliagarria baldin bada, gure dudak eskulturaren diziplinan zentzu honetan oinarritzen dira: tesi-ikerketa arte-praktikaren jakintzarako halabeharrezkoa ote da? Artikulu honetan arte-ikerketari dagokion rola zertan datzan gogoeta egiten da. Horretarako, aintzakotzat hartuko ditugu gaur eguneko arte-hezkuntzaren eta arte-ikerkuntzaren esparruan eztabaidagai diren ikuspegi teoriko eta baliabide metodologiko zenbaiten ekarpenak eta artearen goi-mailako irakaskuntzaren helburuetan dituzten eraginak.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2016-11-21

Aipuak nola egin

Vivas Ziarrusta, I., & Lekerikabeaskoa Gaztañaga, A. (2016). Sorkuntza artistiko, heziketa eta ikerketaren arteko gatazka. Eskulturaren baitako gogoeta batzuk goi-mailako arte-hezkuntzan erroturik. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (99), 5–28. https://doi.org/10.26876/uztaro.99.2016.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Egile beraren artikulu irakurrienak