Natura-eremu babestuen balorazio ekonomikoa Euskal Herrian: berrikusketa bibliografiko bat

Egileak

  • Iker Etxano Gandariasbeitia

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.74.2010.1

Gako-hitzak:

Kostu/Onura Analisia · Balorazio ekonomikoko metodoak · Natura-eremu babestuen politika · Euskal Herria.

Laburpena

Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen gaineko balorazio ekonomikoa ebaluazio-tresna erabilgarri gisa azal daiteke, bereziki natura-eremu babestuen (NEB) politikak gero eta garrantzi handiagoa eskuratzen duen testuinguruetan. Nahiz eta NEBen gaineko balorazio ekonomikoak tradizio luzea duen, Euskal Herriko NEBen gain egindakoak oraintsukoak dira. Artikulu honek balorazio ekonomiko horiek jasotzen dituzten ikerlanen berrikusketa bibliografikoa egiten du. Egindako azterketak disparekotasun nabarmena azaltzen du emaitzei dagokienez, zeinak neurri handian balorazio-ariketetan definitutako ingurumen-ondasun eta erabilitako metodologien menpe dauden. Horrekin batera, NEBen izendatze eta garapenean arrazoi ekonomikoez gain beste era batzuetako arrazoiak kontuan hartzeko beharra ere azpimarratzen da.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2010-09-30

Aipuak nola egin

Etxano Gandariasbeitia, I. (2010). Natura-eremu babestuen balorazio ekonomikoa Euskal Herrian: berrikusketa bibliografiko bat. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (74), 5–19. https://doi.org/10.26876/uztaro.74.2010.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak