Gizarte-zaurgarritasun istorioak: ezegonkortasunaren egunerokotasuna

Egileak

  • Gorka Moreno Márquez

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.72.2010.5

Gako-hitzak:

Gizarte-zaurgarritasuna · Gizarte-bazterkeria · Herri-tartasunaren krisia · Ikerketa-bekak · Gutxieneko errentak · Alargun-pentsioak.

Laburpena

Artikulu honen bidez gizarte-zaurgarritasunean —‘vulnerabilidad social’— sakondu nahi da, baina kasu honetan azterketa teorikoan zentratzea baino —jada egin dena behin baino gehiagotan—, egoera hau pairatzen dutenen iritzia jakitea hobetsi da, beronen bidez haien bizipenak hobeto ezagutzeko eta maila teorikoan lantzen dena benetan errealitatean nola gauzatzen den irudikatzeko. Horretarako, pertsona horien egunerokotasuna hobeto ezagutzeko hainbat elkarrizketa egin dira, haien beharrak, nahiak eta etorkizuneko itxaropenak ezagutzeko nahiarekin. Halaber, artikulu honen bidez gizarte-zaurgarritasunean ageri den ezegonkortasunean sakondu nahi da, baina datu eta teoriak alde batera utzita eta egoera hau pairatzen dutenen hitza entzunda.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2010-03-30

Aipuak nola egin

Moreno Márquez, G. (2010). Gizarte-zaurgarritasun istorioak: ezegonkortasunaren egunerokotasuna. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (72), 99–110. https://doi.org/10.26876/uztaro.72.2010.5

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak