Parte-hartzea gizarte garatuetan: Hirugarren Esparruaren argilunak gaur egun

Egileak

  • Gorka Moreno Márquez

Laburpena

Artikulu honen helburua, gaur egun Hirugarren Esparruaren inguruan sortzen ari diren eztabaidetan sakontzea da. Hirugarren Esparruaren defini- zioa eta bilakaera historikoa aipatu ondoren, une hauetan antzematen diren arazo nagusienak planteatzen dira. Bi dira nagusiki azpimarratzen diren arriskuak: finantziazioa eta profesionalizazioa. Finantziazioari dagokionez, erakunde finantziatzailearenganako fideltasuna eta dependentzia askotan gertatzen diren dinamikak dira. Bestetik, azken urteotan, erakunde horietan izan den profesionalizazioak burokratizazioa, ezegonkortasun laborala eta “profesionalen kastak” bultzatu ditu; era berean, borondatezko lanaren logika- ren (elkartasuna eta elkarkidetza) kontra jotzen da horren bitartez. Ondorio nagusi bezala, Hirugarren Esparruaren aukera eta potentzialitateak aipatzen dira, baina beti ere arrisku horiek aintzat harturik.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2004-04-27

Aipuak nola egin

Moreno Márquez, G. (2004). Parte-hartzea gizarte garatuetan: Hirugarren Esparruaren argilunak gaur egun. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (48), 119–126. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4135

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak