Parte-hartzea, nortasuna eta kontra-portaera Iparraldean

Egileak

  • Igor Ahedo Gurrutxaga

Laburpena

Azken bi hamarkadetan Iparraldean jazo den bilakaera ikustea nahikoa da lurralde horretan gertatzen ari den aldaketa politiko sakonaz ohartzeko. Aldaketa horrek zenbait elementutan du oinarri: 1) tokiko ezber- dintasuna berraurkitzea; 2) euskal nortasunaren garapena; 3) erankundetze- eskariaren hastapena, Iraultzaren ostean Iparraldea Pirinio Atlantikoen Departamenduan sartzearen ondorioa dena; 4) abertzaleen zentralitatea, zenbait hauteskundetan lortutako botoen % 10-15 baino eragin askoz ere nabariagoa duena. Oro har, aipaturiko lehenengo hiru aldagaiak —ezberdin- tasuna, nortasuna, instituzionalizazioa— ulergarriak dira bakarrik abertzaleen esparruak 90eko hamarkada arte izan duen zeregina kontuan hartuz. Eta kontrakoa, hiru aldagai berri horien egonkortasunak abertzaletasunaren egoera eta jarrerak indartzen ditu.

Deskargak

Downloads

Argitaratua

2005-09-19

Aipuak nola egin

Ahedo Gurrutxaga, I. (2005). Parte-hartzea, nortasuna eta kontra-portaera Iparraldean. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (54), 61–72. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4179

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak