Praktikak Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Espazioaren barnean
Laburpena
Artikulu honen helburua, enpresa-ikasketen barnean enpresetan egiten diren praktiken ikuspuntutik, gaur egungo unibertsitate-sistemek Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Espazioan (EGHE) barneratzean izango lituzketen egokitzapen-aldaketak aztertzea da. Horretarako, era orokor batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen irakaskuntza-egitura eta Enpresa Ikasketen Diplomaturako ikasketa-plana azaltzen dira. Jarraian, Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Espazioa egituratzeko hasitako ekimenen azalpen labur bat egiten da. Gero, enpresa-ikasketetan praktikek duten garrantzia azpimarratzen da, egungo legedia erreferentzia gisa harturik. Eta amaitzeko, EGHEn barneratzeak enpresetan egiten diren praktiketan izango dituen eraginei buruzko zenbait hausnarketa egiten dira.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2004 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.