Alfabeto bat Karlos Linazasororen munduaz
Laburpena
Gaur egungo euskal narratiban oso bide berezia, desberdina ari da lantzen Karlos Linazasoro tolosarraren literaturgintza. Narraziogintzan nagusi diren ildoetatik aldenduz, errealitatea eta fantasia nahasten dituen literatura bat da berea, Borges edo Cortázarren ekarpenak bere egin eta haiek eguneratzen, bere estilo propiora ekartzen asmatu duena, beti ere Kafka eta absurdoaren literatura oso presente dituela. Artikulu honek merezi adinako arretarik bereganatu ez duen idazle baten obrarako lehen hurbilpen bat izan nahi du. Hiztegi edo alfabeto eran itxuratuta, Linazasororen Ez balego beste mundurik narrazio-bildumaren irakurketa proposamen bat dira orrialde hauek.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2003 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.