Giza irudiaren marrazkia: heldutasun-adierazleen datu normatiboak Euskal Autonomia Erkidegoan
Laburpena
Ikerketa honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan giza irudiaren testaren heldutasun-adierazleen berriskuspena egitea da; eta, ondorioz, eguneratuta dauden datu normatiboak eskaintzea. Lagina ikastetxe publiko, pribatu eta ikastoletako 4-8 urte bitarteko 539 neska-mutilek (269 mutil eta 270 neska) osatzen dute. Koppitz (1974) testaren egileak eskainitako balorazio-irizpideak jarraituz egin da ebaluazioa. Heldutasun-adierazle batzuk, Koppitzek proposatutakoa baino lehenago lortzen direla adierazten dute emaitzek; beraz, ikerketa honetan baremo gaurkotuak aurkezten dira. Zenbait heldutasun-adierazletan neska-mutilen arteko desberdintasun esanguratsuen agerpenak sexuaren araberako zuzenketa-taula desberdinak mantentzera eraman gaitu.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2002 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2002-10-18
Aipuak nola egin
Maganto Mateo, C., Cruz Saez, S., & Perez, G. (2002). Giza irudiaren marrazkia: heldutasun-adierazleen datu normatiboak Euskal Autonomia Erkidegoan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (42), 103–121. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4100