Etnologia gerra garaian

Egileak

  • Denis Laborde  

Laburpena

Etnologoen eta etnologiaren eginbehar tradizionalak gogoratzen dira hasteko. Bere sorrera baldintzatuak gizarte primitiboetako arazoen deskriba- tzaile bihurtu izan duela azpimarratzen zaigu eta gaur egun egoera horretatik atera nahi duen etnologo korrontearen abiadan inplikatzen da autorea. Etnologia ikusteko molde honek uste du giza zientzien arteko bete-beharren banaketa tradizionala gainditu beharra dagoela, giza zientzietako edozein ikergaik azken finean izateen eta gauzen gobernamendua aztertzea bailuke xede, distantzia kritikoarekin, behaketa postutik arituaz, behatzaile-jarrera atxikiaz. Hau guztia Parisko Tribunal baten aitzinean euskal iheslari bati eginiko epaiketa baten azterketarekin ilustratzen digu autoreak.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

1999-09-09

Aipuak nola egin

Laborde ,D. (1999). Etnologia gerra garaian. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (30), 3–12. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4018

Zenbakia

Atala

Artikuluak