Euskal etnogenesia, akulturazioa eta hizkuntzen arteko kontaktuen garrantzia (Itzulpena)

Egileak

  • Marcelo López de Arana
  • Iñaxio Lopez de Arana

Laburpena

Euskal Herrian gertatutako bategite etnikoen eta hizkuntzen arteko harremanen prozesuak aztertzen dira ikuspegi diziplinarteko batetik. Giza genetikak Euskal Herriak oso aspaldidanik izan dituela biztanleak adierazten du. Euskara eta euskaldunak bategite etniko batetik sortuak dira; bategite horretan herri aurreindoeuropar batzuek hartu zuten parte, haien artean kaukasiar herriekin afiliazio genetikoa zuten batzuek. Antzinaro berantiarrean euskararen egitura lexikal batzuk eraldatu ziren latinaren –prestigio-hizkuntza– eraginez eta epe luzerako akulturazio-prozesuak gertatu ziren euskaldunen- gan. Harreman sozialak oso urriak ziren erromatarren garaian, baina oso handitu ziren ostean. Euskal ahaidetasun-terminologian euskararenak ez diren elementuen jatorri erromanikoa da horren guztiaren lekuko.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1999-09-09

Aipuak nola egin

López de Arana, M., & Lopez de Arana, I. (1999). Euskal etnogenesia, akulturazioa eta hizkuntzen arteko kontaktuen garrantzia (Itzulpena). Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (30), 111–129. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4016

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak