Froga psikologikoen euskaratzea

Egileak

  • Pauli Elosua López

Laburpena

Egun froga psikologikoen erabilpena gizarteko hainbat arlotara hedatua dagoenez, gizarte barneko edota gizarte arteko kultura gune desberdinak test berdinaren balizko jasotzaile bihur daitezke. Ezaugarri zehatzeko populazio edo gune horietan atributu psikologikoen neurketa fidagarria egin nahi bada, ezinbestekoa da bakoitzaren berezitasunak kontuan hartzea. Honek besteak beste esan nahi du, hizkuntza batetik besterako egokitzapenak emaitzen orokortasuna baimendu eta bermatu nahi badu, aztertu edo neurtu nahi den aldagaiarekiko arrotz diren faktoreak baztertu egin behar direla, hala nola, hizkuntza.

Gauzak honela, froga psikologikoen euskaratzeak baliokidetasun metrikoaren azterketa eskatzen du, itzulpen linguistiko zehatzenak ere ez baitu jatorrizko bertsioaren eta xede-bertsioaren baliokidetasuna ziurtatzen. Horretarako, balizko alborapena ikertu behar da, eta hau bestalde, itemen funtzionamendu diferentzialaren detekzioarekin hasten da. Hau, itemaren kurba bereizgarrien (itemaren aurreko erantzun-teoriaren oinarri) aldenketan oinarrituriko hainbat prozedura bidez gauzatu daiteke.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1997-04-12

Aipuak nola egin

Elosua López, P. (1997). Froga psikologikoen euskaratzea. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (23), 95–106. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3894

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak