Eliza eta emakumearen hezkuntza XX. mendearen atarian

Egileak

  • Maitane Ostolaza Esnal

Laburpena

Artikulu honek eskola, eliza eta emakumearen arteko harremanak aztertzen ditu historiaren ikuspuntutik. Esparru horretan kokatuz, bere helburua emakumezkoen generoaren eraikuntzan eskolak jokatzen duen funtsezko papera argitan jartzea da. Horretarako XIX. mendearen amaierako hezkuntza-eredu nagusia hartzen du aztergai, hots, eliza katolikoarena, eliz ikastetxe baten analisitik abiatuz. Bi ideia nagusi daude artikuluaren muinean: batetik, elizari buruzko irudi konbentzionalaren berrikusketa kritikoa egiten da eta eliza, erakunde atzerakoi, geldikor eta antimoderno gisa ulertu ordez, instituzio honek gizarte aldakorretan erakutsi ohi duen malgutasuna eta jarrera dinamikoa azpimarratzen dira; eta bestetik, kultura eta erlijioaren garrantzia ematen da aditzera, bi elementuok gizarte-egituraketan nahiz aldaketa-prozesuetan eragile aktiboak direla frogatuz.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

1997-05-30

Aipuak nola egin

Ostolaza Esnal, M. (1997). Eliza eta emakumearen hezkuntza XX. mendearen atarian. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (21), 97–111. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3877

Zenbakia

Atala

Artikuluak