Bioaniztasunaren galera eta jabego eskubideak
Laburpena
Garapena sostengagarria litzateke hurrengo belaunaldienak asetzeko aukerak arriskutan jarri gabe asetuko balira oraingo belaunaldien beharrak. Halere, etorkizuneko belaunaldien behar eta preferentziak ezezagunak zaizkigu. Beraz, garapenerako estrategia sostengagarri batek, etorkizuneko belaunaldiei geureak besteko aukerak uztea eskatuko liguke. Bioaniztasunari dagokionez, etorkizuneko gizakien aukerak abiada handiz murrizten ari dira. Baliabide biologikoen kudeaketa behar-beharrezkoa da. Jabego-eskubideak ingurugiro-politikarako tresna baliagarri bilaka daitezke.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1995 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.