Euskarazko kulturaren geroa Europa Berriaren tenorean

Egileak

  • Jokin Apalategi Begiristain

Laburpena

Gure belaunaldiak euskarazko kulturaren alde daraman borrokak Estatu nazioaren sorrerako hizkuntz politikaren filosofia du azken erreferentziatzat. Estatu-nazio horrek, berriz, sorrera demokratikoak izanik, harrigarri badirudi ere, hizkuntz politikan filosofia autoritarioa defenditu izan du beti. Eta gertakizun honek garrantzi handia du demokratiko erreferentzia demokratikoen barrenetik hizkuntz politika hori kontestatzera beharturik gaudenontzat. Bere legearekin mugan, amore ematerik ausartena eginaz, gaurko Estatu espainoleko nazioaren Konstituzioa, \"espainola\" ez diren hizkuntza batzu eskubidezkotzat onartzera ailegatu denean ere, ez bait da hizkuntz politikaren filosofia autoritario hori gainditzen, nahiz eta horren irudia saltzen entseiatu eta gure arteko zenbait inoxente siniste horretan erori. Are gehiago, Europa berriaren (Estatu-nazio Elkartuen) hizkuntz politikaren proiektuan lehen filosofia hura zilipurdikatzen bada ere, hizkuntz politika harekin eragindako desmasiak erreparatzeko asmorik ez denez ageri, euskarazko kulturaren geroa, traba berrietan sarturik aurkitzen da. Aterabideak? Jokabide nagusiak taiutuko ditugu. Ondoko lerroetan telegrama moduko gure arrazoi hauen bilduma detenimenduz azaltzen entseiatuko naiz. Goazen langintzara!

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1992-05-05

Aipuak nola egin

Apalategi Begiristain, J. (1992). Euskarazko kulturaren geroa Europa Berriaren tenorean. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (4), 155–162. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3714

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak