Euskararen batasunerako hezkuntza-urratsen inguruko zenbait gogoeta

Authors

  • Fito Rodriguez Bornaetxea
  • Paulino Dávila Balsera

Abstract

Euskararen batasuna medio ikerketa batzuk plazaratzen ari baldin badira ere, gehienak hizkuntzalaritza, soziolinguistika edota historia dute abiapuntu nahiz helmuga.

Uztaro honetan, berriz, gure hizkuntzaren gizarte-eraikuntza modernoan horrenbesteko garrantzia duen euskararen batasuna ikuspegi diakronikoaz behatu nahi dugu. Hau da, euskararen hizkuntza literarioaren hedapenari so egin nahi diogu berarentzat funtsezkoena den berrekoizpen- -mekanismoetatik begiraturik: heziketa, eta zehazkiago irakaskuntzatik bertatik, alegia.

Horrexegatik hemen eskaintzen dugun lan-bildumak gehiago joko luke hezkuntzaren historiaren alde ohizkoak dauzkagun hurbilketa ideologikoetara baino. Planteamendu berria, beraz, dagoeneko mende laurden trinkoa duen historia baterako, euskara batuarena hain zuzen.

Hastapenetan eta Paulo Iztuetaren eskutik, euskal kultura soziologikoki jorraturik izango da arlo eta espazio desberdinetan. Hauxe ardatza izanik eta Fito Rodriguez Bornaetxeak kudeaturik, euskararen estandarizazioaren berri modu labur baina trinkoan ematen saiatuko gara.

Aipatutako oinarri haietatik euskararen hedapena ulertu ahal izateko eredu berria eraikitzerik dagoelakoan Pauli Davilak landutako hurbilpen metodologikoa jorratuko dugu.

Downloads

Download data is not yet available.

Downloads

Published

1993-01-12

How to Cite

Rodriguez Bornaetxea, F., & Dávila Balsera, P. (1993). Euskararen batasunerako hezkuntza-urratsen inguruko zenbait gogoeta. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (9), 3–4. Retrieved from https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3772

Issue

Section

Article

Categories