Be[di]girada proiektua: humanismo digitalaren lanketa filosofikoa hezkuntzan sustatzeko ikerketa
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.127.2023.4Gako-hitzak:
Humanismoa, Transhumanismoa, Posthumanismoa, Filosofia, Digitalizazioa, Hezkuntza, WikipediaLaburpena
Be[di]girada proiektuaren jatorria humanismoaren klabe teorikoak ezagutzea eta gizartean sortzen dituen dilemak identifikatzea izan da, azken urteetan izaten ari den bilakaera teknologiko eta digitala oinarri hartuta. Identifikaziorako, humanismoaren inguruko berrikuspen bibliografikoa eta digitalizazioaren ikuspegi poliedrikoa eraikitzeko eztabaida-taldeak egin dira. Bi iturri horietatik jasotako datuak alderatuta, egungo garapen teknologikoak, digitalak bereziki, sorrarazi dituen galderak, kezkak eta arazoak bildu dira, dilema gisa. Ondorio nagusi gisa, azpimarratu daiteke ezinbestekoa dela etorkizuneko belaunaldiengan digitalizazioaren eta garapen teknologikoaren ikuspegi kritikoa sustatzea, teknologiaren garapenak eragindako erronka berriei erantzuteko. Hortik abiatuta, Wikipedia baliabide librea oinarri hartuta, bertan dilema filosofikoen lanketarako ataria sortu da, hezkuntzan aplikatzeko baliabide eta gida didaktiko batekin.