Gazteen bizitza aktiborako trantsizioa: Euskal Autonomia Erkidegoko egoeraren azterketa, analisia eta ondorioak

Egileak

  • Aitor Tena Eizagirre

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.127.2023.1

Gako-hitzak:

Bizitza aktiborako trantsizioa, Gazteak, Hezkuntza, Lana

Laburpena

Artikulu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitza aktiborako trantsizioaren egoera aztertu da. Besteak beste, gazteen bizitza aktiborako trantsizioaren paradigma nagusiak aztertu ditugu, bakoitzaren oinarriak kontuan izanik. Horrez gain, aipatutako trantsizio horretan eragin zuzena duten hainbat faktore ere aztertu dira: hezkuntza, lana… Faktore horiek, ordea, modu isolatuan ulertzetik urrun, gaur egungo testuinguruan kokatu dira. Horrela, ondorioztatu da gero eta interkonektatuagoa eta prekarioagoa den mundu batean bizi garela egun, eta ziurgabetasun horrek eragindako aldaketek, hein batean, kolokan jarri dituztela orain
arte ezagututako trantsiziorako egitura tradizionalak, hala nola lana edo hezkuntza. Amaitzeko, belaunaldi berriek bizi duten haustura ekonomikoak izan dezakeen bilakaeraren inguruan hausnartu da artikuluan.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2023-11-30

Aipuak nola egin

Tena Eizagirre , A. (2023). Gazteen bizitza aktiborako trantsizioa: Euskal Autonomia Erkidegoko egoeraren azterketa, analisia eta ondorioak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (127), 5–21. https://doi.org/10.26876/uztaro.127.2023.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak