Lanaldia murrizteko proposamena: langile-klasearen garaipena ala burgesiaren egokitzapena?

Egileak

  • Aitor Tena Eizagirre

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.2

Gako-hitzak:

Lanaldi-murrizketa, Más País, Laneguna, Egokitzapena

Laburpena

Artikulu honetan, azken hilabeteetan zeresan handia ematen ari den lanaldimurrizketaren proposamena aztertu da. Besteak beste, neurri horrek zer beharri erantzuten dion, zer funtzio bete ditzakeen eta zer logika duen ikertu da. Horretarako, esperientzia historikoetan oinarritu gara: Britainia Handia, Alemania, Frantzia… Esperientzia horiek aztertu ostean, ondorioztatu da kapitalistek eta langileek lanegunaren iraupenari dagokionez kontrajarritako bi ikuspegi adierazten dituztela, eta interesen arteko lehia horretan laneguna noraino luzatuko den indarrak erabakitzen duela. Marxek zioen lanaren intentsifikazioaren eta makineriaren perfekzionamenduaren ondorioz puntu kritiko batetik gertuago egongo zela kapitala, eta lanegunaren beste murrizketa bat ekarriko zuela; artikuluan, puntu kritiko horren aurrean sortzen ari diren erreakzioetan kokatzen da lan-astea 32 ordura murrizteko proposamena.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2022-12-02

Aipuak nola egin

Tena Eizagirre, A. (2022). Lanaldia murrizteko proposamena: langile-klasearen garaipena ala burgesiaren egokitzapena?. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (123), 17–32. https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak