Essexeko Eskolaren diskurtsoaren teoria: hegemoniaren teoria garaikidearen oinarriak
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.122.2022.8Gako-hitzak:
Hegemonia, Artikulazioa, Populismoa, Essexeko Eskola, Diskurtsoaren teoriaLaburpena
Artikulu honen xede nagusia da Essexeko Eskolaren diskurtsoaren teoriaren oinarriak azaltzea. Zehazki, eskola horren kategoria nagusiak aztertu eta izan ditzakeen indargune eta gabeziak azalaraztea izango da gure helburua. Hori lortze aldera, lehenik eta behin, ezinbestekoa da eskolaren mapa kontzeptual bat eskaintzea. Horren bidez, azken hamarkadetan era abstraktuan garaturiko kontzeptuak mahai gainean jarri, dituzten ezaugarri nagusiak azaldu eta piztu diren eztabaidak jasoko dira. Ostean, ikuspegi horrek dituen gabeziak era kritikoan aztertuko ditugu. Gure ikuspegitik, teorialari nagusiek aldarrikatzen dutenaren kontra, hustasun ontologiko baten gainean eraiki dute euren eskolaren teorizazio-lana. Haren indargune nagusia hegemonia eta identitate berrien eraikuntza izango den arren, oinarri materialik gabeko eraikina eraiki dutela esan genezake.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2022 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.