Erresilientzia-prozesuak irakaslegaien prestakuntzan

Egileak

  • Irune Corres Medrano
  • Alaitz Tresserras Angulo
  • Imanol Santamaría Goicuria
  • Tania Sajeras

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.122.2022.4

Gako-hitzak:

Haurtzaroa, Esperientzia gogor goiztiarrak, Garapen sozioemozionala, Irakasle-identitatea

Laburpena

Familian, haurren oinarrizko premiak asetzen ez direnean, itzulezina den kaltea sorrarazi ahal da. Eskola eragile sozializatzailea den heinean, bertako helduak, irakasleak alegia, haurren erreferente bilakatzen dira. Horrela, irakasleek nahitaez bidaide-paper horretatik funtsezko lana garatzen dute esperientzia gogor goiztiarren arreta eta jarraipenari dagokionez. Ikerketa-lan honetan egindako azterketa bibliografikoak erakutsi du eskolak ez duela bidaide-funtzioa bermatzen, eta haurren garapen sozioemozionalerako oinarrizkoa den zainketa- eta laguntzafuntzioa oztopatzen duten hainbat faktore identifikatzen ditu. Azterketa teorikoa metodo kualitatiboan eta kasu-azterketan oinarritutako ikerketarekin osatu da. Informazioa kontaketa autobiografikoaren eta eztabaida-taldearen bidez eskuratu da. Ondorioetan, irakaslegaien garapen pertsonala, irakasle erresilienteen beharra eta haien funtzioaren garrantzia azpimarratzen da.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2022-09-19

Aipuak nola egin

Corres Medrano, I., Tresserras Angulo, A., Santamaría Goicuria, I., & Sajeras, T. (2022). Erresilientzia-prozesuak irakaslegaien prestakuntzan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (122), 59–76. https://doi.org/10.26876/uztaro.122.2022.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak