Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen usteak eleaniztasunari buruz
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.120.2022.7Gako-hitzak:
Irakasleen usteak, Lehen Hezkuntza, Euskara, Eleaniztasuna, Hizkuntza gutxitua ardatz duen hezkuntzaLaburpena
Eleaniztasuna garrantzi handiko gertakaria da gurean. Gizartearen eta bereziki hezkuntza-komunitatearen ardura nagusietakoa da, euskararen transmisioaz gaindi, gainerako curriculum-hizkuntzen kalitatezko irakaskuntza bermatzea. Ikerketa honen helbururik behinena da Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen eleaniztasunari buruzko usteak ezagutzea. Izan ere, irakasleen usteetan sakontzeak hizkuntzei atxikitako juzguak eta irakas-jardunak hobeki ulertzea dakar. Uste horiek ezagutzea helburu, online galdetegia diseinatu eta Hegoaldeko lau lurraldeotako 418 irakasleren datu kuantitatiboak jaso dira. Emaitzek islatzen dute irakasleek uste positiboak dituztela eleaniztasunari buruz, eleaniztasuna onura gisa hautematen dutela eta euskararen garrantzia aintzatesten dutela. Ikerketa-emaitzek ondorioztatzen dute, oro har, irakasleek uste positiboak dituztela eleaniztasunari buruz eta ikasle eleaniztunak hizkuntza-ikasle hobeak kontsideratzen dituztela, bazterturik erabat eleaniztasuna arazo-iturri izan daitekeen ustea; edonola ere, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek sakon errotuta dute honako uste hau: hizkuntzak, zenbat eta lehenago, orduan eta hobeto.Deskargak
Los datos de descargas todavía no están disponibles.
Lizentzia
Copyright (c) 2022 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2022-03-28
Aipuak nola egin
Gartziarena San Policarpo, M., & Altuna, J. (2022). Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen usteak eleaniztasunari buruz. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (120), 125–136. https://doi.org/10.26876/uztaro.120.2022.7