Desgaitasuna duten pertsonen jarduera fisikorako arrazoiak eta oztopoak

Egileak

  • Leire Juanbeltz
  • Aitor Iturricastillo
  • Estibaliz Romaratezabala
  • Josune Rodriguez Negro
  • Irati Aritzeta
  • Javier Yanci

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.119.2021.2

Gako-hitzak:

Desgaitasuna, Kirol egokitua, Osasuna, Praktika motorra

Laburpena

Azterlanaren helburu nagusia izan da ezagutzea zer oztopo eta zer arrazoi duten jarduera fisikoa (JF) egiteko desgaitasunen bat duten pertsonek. Ikerketa honetan desgaitasun fisikoa, adimenekoa, sentsoriala edo bestelako desgaitasuna zuten 55 pertsonak hartu zuten parte. Partaideek Motivos y Barreras para la Actividad Física y el Deporte (MBAFD) galdetegiari erantzun zioten. Desgaitasuna izatea eta teknikari egokiak ez izatea izan ziren JFa egiteko hautemandako oztoporik handienak. Arrazoiei dagokienez, puntu gehien jasotako itemak JF jakina gustukoa izatea eta sasoian egotea izan ziren. Arrazoiei erreferentzia egindako item gehienek 2tik gorako (0-3 eskala) puntuazioa jasoz, JFa egiteko faktore garrantzitsuak direla erakutsi zuten. Desgaitasunen bat duten pertsonek, oro har, JFa egiteko garaian, desgaitasunik gabekoek baino oztopo gehiago eta arrazoi gutxiago hautematen dituzte, partaideen sexuaren eta desgaitasun motaren arabera ezberdintasunak egonik. Horiek horrela, nork bere gustuko JFa hautatzeko aukerak handitu nahian, ezinbestekotzat jotzen da banakoaren beharretara egokitutako osasunera eta ongizatera bideratutako JFaren eskaintza areagotzea.

Deskargak

Downloads

Argitaratua

2021-11-25

Aipuak nola egin

Juanbeltz, L., Iturricastillo, A., Romaratezabala, E., Rodriguez Negro, J., Aritzeta, I., & Yanci, J. (2021). Desgaitasuna duten pertsonen jarduera fisikorako arrazoiak eta oztopoak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (119), 15–33. https://doi.org/10.26876/uztaro.119.2021.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Josu Ascondo, Andrea Martín-López, Aitor Iturricastillo, Cristina Granados, Iker Garate, Estibaliz Romaratezabala, Inmaculada Martínez-Aldama, Sheila Romero, Javier Yanci (2023)
Analysis of the Barriers and Motives for Practicing Physical Activity and Sport for People with a Disability: Differences According to Gender and Type of Disability. International Journal of Environmental Research and Public Health, 20(2), 1320.
10.3390/ijerph20021320
Sara Garaitagoitia, Josu Ascondo, Iker Garate Iturzaeta, Josune Rodríguez-Negro, Aitor Iturricastillo Urteaga, Sheila Romero, Bingen Marcos-Rivero, Javier Yanci Irigoyen (2024)
Desgaitasunen bat duten emakumeek ariketa fisikoa egiteko dituzten oztopo eta arrazoiak desgaitasun motaren arabera. Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 31.
10.26876/uztaro.131.2024.5075