«Sine Cerere et Bacho friget Venus» (Terentzio, Eunuchus 732). Enblema-liburuak Axularren iturri?

Egileak

  • Enara San Juan Manso

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.118.2021.6

Gako-hitzak:

Axular, <i>Gero</i>, Iturriak, <i>Mikrokosmos</i>, <i>Parvus Mundus</i>, Enblematika

Laburpena

XVII. mendeko eliza katoliko-kontrarreformistaren mezua bere irakurleen artean zabaltze aldera, hainbat etsenplu eta aipu txertatu zituen Axularrek Geron; tartean badira idazle klasikoen lanetatik ateratako zenbait adibide, eta, XVII. mendean ohikoa zen bezala, Axularrek ez zituen horiek jatorrizko iturri klasikoetatik hartu, ezpada bestelako testu eta lanetatik. Artikulu honetan, Axularrek jasotako Terentzioren esaera baten iturriak zein izan daitezkeen aztertzen dugu («Sine Cerere et Bacho friget Venus» = Ax. 264), Geroko beste pasarte baten argitan («Hargatik pintatzen zuten Venus jarririk» = Ax. 249). Azterketa horrek lotura garbiak ezartzen ditu Geroren eta Axularren garaiko beste aszetika-liburu batzuen artean, baina liburu horiek ez dute Axularren testua guztiz azaltzen; bai azaldu lezake, ordea, Laurens van Haecht Goidtsenhovenen Mikrokosmos edo Parvus Mundus (Anberes, 1579) liburuko enblema batek.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2021-08-03

Aipuak nola egin

San Juan Manso, E. (2021). <i>«Sine Cerere et Bacho friget Venus»</i> (Terentzio, <i>Eunuchus</i> 732). Enblema-liburuak Axularren iturri?. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (118), 115–127. https://doi.org/10.26876/uztaro.118.2021.6

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak