Erromatar emakume idazleak: jakingarriak eta lekukotasunak

Egileak

  • Enara San Juan Manso

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.7

Gako-hitzak:

Antzinateko Erroma, Literatura, Emakumeak, Tradizio klasikoa

Laburpena

Antzinateko Erroman, gizonezkoen ondasuna izan zen hitza, hala ahozkoa nola idatzia; hori dela eta, gizonek idatzi zituzten —gizonentzako— erromatar literaturako obra kanonikoak. Alabaina, Antzinateko Erroma patriarkalean, emakume bakan batzuek ere —batik bat, goi-mailako familietan jaiotakoek— baliatu zuten, adierazpide gisa, idatzizko hitza. Garaiko gizonek idatzitako testu asko bezala, galdu egin dira erromatar emakume horiek sortutako testu gehienak; lekukotasun gutxi batzuk, ordea, gorde egin ditugu. Lan honetan, erromatar emakume idazleek utzitako testuen euskarazko itzulpena eskaintzen dugu, bai eta lekukotasun horien inguruko hainbat jakingarri eman ere. Bi helburu nagusi erdietsi nahi ditugu horrekin: batetik, hedapen gutxiko latindar testu jakin batzuk euskal irakurleengana hurbiltzea, lekukotasun horiek gozamen-iturri izan daitezkeela iritzita; bestetik, zenbait erromatar emakumeren inguruko materiala euskal hezkuntza-komunitatearen esku jartzea, Kultura Klasikoa eta Latina irakasgaietan genero-berdintasunean oinarritutako hezkuntza-eredua sustatzeko lagungarri izango delakoan.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2022-12-02

How to Cite

San Juan Manso, E. (2022). Erromatar emakume idazleak: jakingarriak eta lekukotasunak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (123), 147–164. https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.7

Zenbakia

Atala

Artikuluak