Marketinaren filosofiaren eta artearen ikuspegi erromantikoaren arteko gatazka

Egileak

  • Aitziber Nuñez Zabaleta
  • Unai Nuñez Zabaleta

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.112.2020.1

Gako-hitzak:

Produkturako ikuspegia, Merkarturako ikuspegia, Orientazio-dilema, Ideia erromatikoa, Arteen marketina, Merkataritza eta arteen oreka

Laburpena

Arte-arloko marketinaren erabileraren ikuspegi ezberdinak aztertuko dira lan honetan. Izan ere, Arte Ederren ezaugarri bereziak direla-eta, historian zehar jarrera kontrajarriak sortu dira adituen artean, marketin-funtzioak artelanaren ekoizpenaren zein fasetan erabili behar diren hain zuzen ere, eta bi korronte nagusi sortu dira. Alde batetik, marketina merkaturatze-tresna soiltzat erabiltzea proposatzen dutenak, artelana amaituta dagoen momentutik aurrera eta ez sortze-prozesuan, produkturako orientazioa deitua. Eta bestalde, marketinaren merkatu-orientazioa defendatzen dutenak, marketina artelanaren sortze-prozesuaren lehen etapatik presente egon behar duelako ideia, eta marketin orokorraren filosofiarekin bat datorrena. Azken finean, autoreak bi ikuspuntuen arteko oreka bilatzen saiatu dira, arte-arlora zuzendutako marketin propio bat proposatuz, arteen marketin kontzeptua hain zuzen ere.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2020-03-04

Aipuak nola egin

Nuñez Zabaleta, A., & Nuñez Zabaleta, U. (2020). Marketinaren filosofiaren eta artearen ikuspegi erromantikoaren arteko gatazka. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (112), 5–18. https://doi.org/10.26876/uztaro.112.2020.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak