Emakume bertsolariak ezagutzen

Egileak

  • Gema Lasarte Leonet
  • Ana Isabel Ugalde Gorostiza
  • Amaia Alvarez Uria
  • Judit Martinez Abajo

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.110.2019.3

Gako-hitzak:

Emakume bertsolariak, Ahalduntzea, Agentzia, Boterea, Historia

Laburpena

Emakume bertsolarien historia ahalduntze-paradigma baten historia bilakatu da (autorea et al., 2016). Ahalduntze-paradigma horrek hainbat ezaugarri ditu. Lehena, bertsolari emakumeen ukazioa edo ahanztura da; ikertzaile gutxi dira emakume bertsolariak aipatzen dituztenak. Bigarren ezaugarria, emakume bertsolariak bi bider isilduak izan dira hastapenetan: emakumeak izateagatik eta pobreen kulturaz kanturako baliatzeagatik (Ugalde, 2018). Hirugarrenik, Carmen Larrañagak (1995, 2000) kritikatu izan du orain arte bertsolaritza inprobisazioarekin, plazarekin eta gizonekin lotu izan dela, gauzak asko sinplifikatuz aniztasunaren kaltean. Emakume bertsolarien historia irakurtzeko, bestalde, ahalduntze-prozesua (Malhotra, 2002) paradigmatzat hartu dugu. Oinarritze teoriko horietatik abiatuta, marko enpirikoan, egungo 200 emakume bertsolari itaundu ditugu euren profila ezagutze aldera. Horrez gain, 25 bertsolari eta bertsoetan adituak direnekin emakume bertsolarien historiaz aritu gara eztabaida-taldeen eta errelatoen bidez. Ondorio nagusi bezala aurrera dezakegu antzinako emakume bertsolariek kantatu zutelako existitzen direla gaur egungo emakume bertsolariak. Eta ordutik honantz nahiz eta bertso-eskolen sorrerak emakume bertsolarien historia ikusgarri bihurtu, emakume bertsolariek botere-gatazkan erresistitzen eta negoziatzen jardun dutela gaur arte eta dihardutela gaur egun. Horren ondorioz, barne- eta talde-boterea landu dute, barne-kontzientzia urteen joanean garatuz eta azken hamarkadetan kontzientzia kolektiboa sortuz.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2019-08-26

Aipuak nola egin

Lasarte Leonet, G., Ugalde Gorostiza, A. I., Alvarez Uria, A., & Martinez Abajo, J. (2019). Emakume bertsolariak ezagutzen. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (110), 39–60. https://doi.org/10.26876/uztaro.110.2019.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak