Kategoria-aleen tipikotasunaren efektua berreskuratzeak eragindako ahanztean

Egileak

  • Malen Migueles Seco
  • Elvira Garcia Bajos
  • Alaitz Aizpurua Sanz

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.89.2014.4

Gako-hitzak:

Berreskuratzeak eragindako ahanztea · Kategoriak · Aleen tipikotasuna · Gogoratzea

Laburpena

Sistema kognitiboak baditu oroimenetik informazioa modu eraginkorrean berreskuratzen laguntzen dioten egokitzapen-mekanismoak, besteak beste, inhibizioa, hau da, zerbait gogoratu nahi dugunean kontzientziara heltzeko lehian dabilen informazioa blokeatzea. Berreskuratzeak eragindako ahanztea inhibizio modu bat da eta, horretan sakontzeko, kategoria semantikoak erabiliz kategoria-aleen tipikotasuna (altua, baxua) eta ikaste-fasean erabilitako aurkezpen formatua (zorizkoa, taldekatua) aztertu ziren. Berreskuratze-praktikaren momentuko lehiakortasunak ale tipikoen inhibizioa sorrarazi zuen; ez, ordea, tipikotasun baxuko aleen ahanztea. Bestalde, inhibizioa zorizko eta taldekatutako aurkezpenetan azaldu zenez, aleen aurkezpenformatua ez da aldagai erabakigarria kategorien gogoratzean berreskuratzeak eragindako ahanztea sorrarazterakoan.

Deskargak

Downloads

Argitaratua

2014-07-04

Aipuak nola egin

Migueles Seco, M., Garcia Bajos, E., & Aizpurua Sanz, A. (2014). Kategoria-aleen tipikotasunaren efektua berreskuratzeak eragindako ahanztean. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (89), 67–77. https://doi.org/10.26876/uztaro.89.2014.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak