EAEko etxebizitza-politika garapen iraunkorraren argitan

Egileak

  • Aitziber Etxezarreta Etxarri

Gako-hitzak:

Etxebizitza-politika · Garapen iraunkorra · Lurralde- antolaketa · Hirigintza

Laburpena

Artikulu honetan etxebizitza-politikaren eta garapen iraunkor edo ja- sangarriaren gainean sakondu da. Izan ere, etxebizitzak eta etxebizitza-politi- kak zeresan handia sortu dute azkenaldian, baina ez horrenbeste agian ingu- rumen eta garapen iraunkorraren ikuspegitik azterturik. Azterlan honetan, lehenik eta behin, etxebizitza garapen iraunkorraren marko teorikoan kokatu da, ingurumen-dimentsioak eman dituen eztabaida nagusiak jasoz: besteak beste, hiri-ereduaren gainekoa, edota lurzoruaren erabileraren gainekoa. Bigarrenik, testuinguru teoriko hau oinarritzat harturik EAEko etxebizitza-poli- tika eta planeamendua aztertu dira, aurretik aurkeztutako eztabaidak gurean zertan gauzatzen ari diren ikusteko asmoz. Eta hirugarrenik, EAEko garapen iraunkorraren eredu gisa proposatu den kasu bati buruz hitz egingo da, Donostiako Antondegi auzuneari buruz, hain zuzen. Amaitzeko, ondorioak azalduko dira, aurretik garatutako eta ikasitakoren laburpen modura.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2008-12-30

Aipuak nola egin

Etxezarreta Etxarri, A. (2008). EAEko etxebizitza-politika garapen iraunkorraren argitan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (67), 5–19. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4363

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak