Txabolismoa. XX. mendearen erdialdeko auzo autogestionatuak
Laburpena
50eko hamarkadan Bizkaiko industriaren berpiztearekin bat, migrazio- fluxu handia eratu zen Bilborako norabiderantz eta etxebizitza-eskasiaren auzia erabat larriagotu zen. Autoritateen aurreikuspen faltaren ondorioz, be- rez eta oso bizkor masifikatu egin zen txabolismoaren fenomenoa hiriburua- ren inguruko mendi-magal gehienetan. Autoeraikuntzaren bidez eta legetik at altxatu ziren auzoak, non ekipamenduen gabezia eta bazterketa soziala nagusi ziren. 60ko hamarkadaren hasieran, arazoa konpontzeko lehen ekimenak jarri zituen abian estatu frankistak, Otxarkoagaren eraikuntza, kasu. Urteen joanean, auzo batzuk desagertu ziren. Alabaina, gaur arte biziraun dutenak ere baditugu, eraldaketa sakonak izan dituzten arren (Masustegi, Buia...).Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2007 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2007-04-30
Aipuak nola egin
Castrillo Casado, J. (2007). Txabolismoa. XX. mendearen erdialdeko auzo autogestionatuak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (60), 37–64. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4307